Betagarri

A+ A A-

Conciertos

Error: No articles to display

Discografía

« Diciembre 2017 »
Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

20 urte eta gero ilusioz

(ITZULPENIK GABE)
2013/01/13 | ARGIA (2.352 alea), Olatz Korta.
 

20 urte betzear dagoen talde gasteiztarrak anbizio handiko proiektua kaleratu berri du: Zorion Argiak. Disko bikoitz honetan 23 kanta entzun ditzakegu eta  gonbidatu ugarik hartu dute parte, lagunak denak.  Denbora da honelako lan itzelari ilusioz eta ausardiaz heldu ziotela. 2010ean abestiak konposatzen hasi eta etenaldi baten ondoren, abestiak sortuz jarraitu zuten, disko bikoitza osatzeko adina abesti bazutela ohartu ziren arte. Hasiera batean kolaborazio soila egitearen ideia buruan bazebilkiten arren, gonbidatu ugari izateak garrantzi handiagoa hartu zuen gerora.

Estilo ezberdinetako hamaika lagunen ekarriak balio erantsia eman dio disko bikain honi. Hauek dira diskoa handitzera etorri diren lagunak:  Obrint Pas talde katalaneko kide Xabi Sarriá, Tonino Caratone ‘Kutxi’ (Marea), Juan (Soziedad Alkoholika), Iñigo Muguruza, Gari, Francis ( Doctor Deseo), Mikel Urdangarin, Virginia de la Casa, Pirritx eta Porrotx, El Drogas. Ahots hauei guztiei Iñakirena batuz, disko erakargarria lortu dute, kolore desberdinetako ahotsak nahastuta, eta nahasezinak diren ahotsak batuta.

Itxaropenez eta baikortasunez beteriko mezuak azaleratu dituzte, bestalde, bizi dugun garai berriari egokitutakoak, ondo landuak. Adibide argienetakoa,  Milaka izar berri dugu, bideoklipa egiteko aukeratu duten abestia. Etorkizunari aurre egin eta urteetan arrastaka eraman dugun egoera bat ixtera deitzen gaitu. Beste horrenbeste esan liteke diskoari izenburua eman dion Zorion argiak kantaz ere, gezurren erdian murgilduta bizi garen arren, egiaren bila jarraituko dugula aldarrikatzen du.

Ska, ska-rock eta reggae doinuak tartekatuz, oinarri erritmiko sendoa duten abestiak egitea lortzen du Betagarri taldeak. Elkar estudioetan ia hiru hilabete pasa izana ongi nabari da, xehetasun guziak ondo zainduak baitituzte. Grabazio aurreko lan mardula ere ezagun da, batez ere moldaketetan, bereziki Iker bateria-jotzaileak eta Iosu baxu-jotzaileak haizezkoen moldaketetan egindakoak. Ekoizle lanetan konfidantzazko laguna izan dute, taldearen izaera ondo ezagutzen duena eta taldearen soinua zein izango zen argi zuena: Triku Villabella,“8. Betagarrikidea”.

Hamarkada parea beteko duen taldeak ez du galdu ilusiorik, ez eta freskotasunik ere. Euskal Herriko bazter guztiak alderik alde zeharkatu eta gure mugetatik kanpo salto egiteko aukera izan dute. Urte luze hauetan ehunka kontzertu eskaini dituzte, bai Euskal Herrian, bai Europan baita munduko beste hainbat bazterretan ere. Harrera beroa izan dute besteak beste Japonian, AEBetan, Argentinan, Suitzan edota Alemanian.

Badu meritua taula gainean 20 urtez irauteak. Areago, hainbat kidek osatutako taldea bada. Urteetan lortutako esperientzia eta heldutasunak ematen duen segurtasuna hor dute, baita etorkizunari aurre egin ahal izateko argia. Zorionak.

Compartir en DeliciousCompartir en DiggCompartir en FacebookCompartir en Google BookmarksCompartir en StumbleuponCompartir en TechnoratiCompartir en TwitterCompartir en LinkedIn
Valora este artículo
(0 votos)
Noé Galarza (cc) Creative Commons 3.0