E-mail to receive Betaberriak
 
bio

Nola erosi


1. Zer da Betagarriren denda
On-line denda da, eta bertan gure merchandising katalogoa ikusi eta eskaera egin dezakezu, edo aukeratutako produktuak zuzenean eros ditzakezu

2. Gure dendan nola erosi
Gure dendan produktuen goiko aldean (irudiaren beheko aldean) dagoen menuan agertzen diren kategorien arabera jarrita daude produktu guztiak. Kategoriak besteak beste hauek dira:

Diskografia, kamisetak, beisbolerak, kirol-jertseak, polarrak, osagarriak...

Kategoria batean behin sakatuz gero, horren barnean dauden produktu guztiak kargatu egingo dira.

Produktu baten argazkian klikatuz gero, produktu horren deskribapen zehatzagoa izango duzu, eta bertan produktuaren ezaugarriak aukeratuko dituzu (neurria, kolorea, kopurua...). "Otarran gehitu" botoian klikatuz automatikoki produktua gure erosketa otarrera gehituko da.

Produktua edo produktuak behin otarran sartu ondoren, otar horretan aukeratutako produktu guztiak daude. Leku horretatik bertatik ezaba ditzakezu nahi ez dituzun produktuak edo erosten jarraitu dezakezu, eta otarran eskatutako guzti horiek gorde egingo dira.

Hurrengo urratsa zure datu pertsonalak betetzea, erosketa zein helbidera bidali zehaztu eta ordaintzeko modua aukeratzea da. Hiru ordainketa modu dituzu aukeran: Kreditu txartela, Posta igorpena eta Jasordainketa.

*Posta igorpena aukeratuz gero, eskaeraren laburpen bat erakutsiko dizugu, baita emailez bidali ere. Eta hurrengo urratsa zure esku egonen da, hurbilen duzun postetxera hurbildu behar duzu Deutsche Bank-eko XXXXXXXXXX kontu korrontean eskariaren zenbatekoa ingresatuz. Behin kobraketa jasotzen dugula eskaria bidaliko dizugu.

*Jasordainketa aukeratuz gero, eskaeraren laburpen bat erakutsiko dizugu, baita emailez bidali ere. Eta hurrengo urratsa, eskaria jasotzerakoan, postariari ordaindu beharko diozu eskariaren zenbatekoa, bidalketa gastoak barne.

*Kreditu txartela aukeratuz gero, hurrengo urratsa zure kreditu txartelaren datuak sartu beharko dituzu.Datu horiek guztiak automatikoki eta konexio seguru baten bidez XXXXX banketxera bidaltzen dira eta ez dira inolaz ere gelditzen betagarri.com orrialdeko zerbitzarian. Kobraketa prozesuaren emaitza emango zaizu pantailan zein emailez.

3. Bidaltzeko moduak eta entregatzeko epeak
Momentuz, gure dendako produktuak ohizko postaren bidez bidaltzen ditugu.
Beraz, Betagarri ez da entregatzeko epearen arduraduna izango. Gu beti saiatzen gara zerbitzu hobea ematen eta ahal den lasterren zuen eskaerak jaso ditzazuen nahi dugu.

4. Gurekin harremanetan jarri
Eskaera egiteko moduari buruzko zalantzaren bat baduzu edo zure erosketa nola dagoen jakin nahi baduzu, gure dendarekin harremanetan jar zaitez:


denda@betagarri.com